2008/07/11

KONTUAK ARGI
Hauek dira 2007 - 2008 kurtsoko kontuak


2008/07/01

SANTURTZIKO JAIAK
Uztailaren 11tik eta 21era bitartean Santurtziko Karmengo jaiak ospatuko dira gure herrian. Aurten ere, KULTUR ETXEAK txosna ipiniko du Txosna gunean. Txandaren bat egiteko prest bazaude jar zaitez kontaktuan gurekin email edo telefono bidez.


2008/06/16


KULTUR ETXEA KATALUNYAN
Hilaren 7an Kultur Etxeak hitzaldia eman zuen Vilafranca del Penedeseko etxe okupatu berrian gure 18 urteko esperientzia ezagutarazteko. 20 bat gazte hurbildu ziren garena ezagutzera.

Moltes Gracies


2008/05/09

KULTUR ETXEKO ABESTIA
Ideia bat izaten hasi zenak itxura hartu du dagoeneko. TRIKIZIO taldeak adierazi digunez, abestia berehala egongo da prest. Abestiaren hitza UNAI ITURRIAGAk egin digu eta doinua TRIKIZIO eta Kultur Etxeko musikarien artean konposatuko da.
Abestiaren Izena HAU DA AU! izango da.

AUzolana oinarri
gerora begira
AUtogestioa da
gure alternatiba
AUkera hurbiltzeko
kultura herrira
HAU da Kultur Etxea
HAU da Mamariga!

olabeaga
2008/04/29

OLABEAGAKO GAZTETXEA BOTA DUTE

Goizaldeko 10:00ak aldera Udaltzaingoa eta Ertzaintza agertu da Suhiltzaile eta Udal Langileekin desalojatzeko asmoz. Gazteak orduan teilatu batean zegoen andamio batera igo eta bertan erresistentzia egin dute jaitsi eta indentifikatuak izan diren arte. 40 Lagun inguru bildu dira kanpoan haiei laguntza emateko.
Gora Okupazioa!

gazte
2008/04/08

GASTEIZKO GAZTETXEAK 20 URTE BETE DITU

Gasteizko Gaztetxeak 20 urte bete dituela ospatzeko, apirilaren 22tik eta maiatzaren 16ra bitartean hainbat ekintza ditu antolaturik. Ikus ezazu kartela HEMEN


2008/03/12

MAMARIGA AURRERA!!
Mamarigako Kultur Etxea bat dator Auzo eragileek Udaletxera jaitsi duten eskakizunarekin, hau dela eta, Mamarigako auzoari edukiak jakinarazi nahi dizkio.


2008/01/24

KULTUR ETXEAren Inguruan Urtarrilaren 24an GARAk Kultura sailan argitaratu zuen berria.
Klikatu Hemen


Mamarigako Kultur Etxea - Nafarroa Auzunea Z/G- Mamariga (Santurtzi) BIZKAIA